jueves, 8 de enero de 2009

Autismoa komunikazioaren esparruan












Komunikazioa gure bizitzan behar beharrezkoa edo ezinbestekoa den ekintza bat da, ekintza honen bidez elkarrekin erlazionatzen gara eta gure inguruarekin zein gure inguruko pertsonekin harremanak izaten ditugu, batak bestari mezuak bidaliz.
Komunikazioa eta elkar harremana ezinbestekoak dira gizartean, beste norbanakoekin eta ingurunearekin bizitzeko eta hauekin harremanak izateko.


Askotan hitzezko lengoaia bada ere ez da existitzen den komukazio bide bakarra, seinaleak ere exiotitzen dira komunikazio esparruan adibidez: begiradak,besarkadak, keinuak, laztanak, atzamarrekin seinalatzea...
Beraz komunikatzea ez da soilik hitz egitea, hitzekin askotan ez baita ezer adierazten edo esaten.


Haur autistei edo garapen arazoak dituzten haurrei arin antzematen zaie arazoa ez dagoela soilik hitzezko adierazpen edo komunikazioan. Oso zaila izaten da horiekin komunikatu eta zer esan nahi duten ulertzea, hauek defizit handiak izaten dituzte komunikazioan.Bai hitzezko komunikazio zein beste komunikazio modu batzuetan ere.

INFORMAZIO ITURRIA

No hay comentarios:

Publicar un comentario